XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

nazio arazoak / gutxiengoak

Independentziarako erreferenduma gaur

Mazedonia

Mazedonia izango da, aurretik Esloveniak eta Kroaziak egin zuten bezala, erreferendumaren bidez Estatu subirano eta independientea izan nahi duen erabakiko duen Jugoslaviako Federazioka hirugarren errepublika.

Izan ere, gaur hartuko dute bi milioitik gora mazedoniarrek independentzia aldarrikatzeko erabakia, joan zen abuztuaren 7an Mazedoniako Legebiltzarrak aho batez bere independentziarako errefrendoa egitea erabaki bait zuen.

Bere independentzia lortuz gero Mazedoniako Estatua beste bost estatu jugoslaviarrekin asoziatu daiteke.

Mazedonia ofizialak proposatu zuen, estatu subiranoen batasun bat egitea Jugoslavian, Europako Komunitatearen antzekoa, eta egungo Estatu federalak dituen botere batzuk kontserbatuko lituzke.

Erakunde Iraultzaile Pan-mazedoniarrak lortu zituen Legebiltzarreko aulkirik gehienak joan zen urteko azaroaren 11n egin ziren azken hauteskundeetan eta politika erradikalagoa exigitzen du, Balkanetako Estatu honen independentzia osoan oinarrituz.

Joan zen ekainaren 3an, Bosniarekin batera, Jugoslavia Estatu jugoslaviar federatua bihurtu ezik ezin zela bizi adierazten zuen proiektua aurkeztu zuen, Jugoslaviaren etorkizunari buruzko proiektua Bosnia-Herzegovinako Alija Izetbegovic lehendakariak eta Mazedoniako Kiro Gligorov-ek aurkeztu zuten.

Bi lehendakari hauen proiektuaren arabera, etorkizunean Jugoslaviako sei Errepublika subiranoek merkatu eta moneta bakarra izango lukete, denak adostasunera heldu ondoren.

Subiranoak izan arren, errepublika bakoitzak nazioarteko funtzio batzuk Komunitateari utziko lizkioke bere borondatez, Jugoslaviaren jarraitasun legal eta politikoa mantentzeko, baina armada propioak eratzeko eskubidea izango lukete.

Era honetan Armada jugoslaviarra profesionalizatu egingo zen.

Lurraldea. 25.713 kilometro karratu ditu (Euskal Herriak 20.600 ditu).

Hiriburua Skopje da.

Mazedonia historikoaren zati batzuk gaur egungo Grezia eta Bulgarian ere badaude.

Biztanleak. 2 milioi biztanle ditu.

Mazedoniarrak % 67 dira, albaniarrak % 20, turkiarrak % 4,5, serbiarrak % 2,3 eta Rom ijitoak ere % 2,3.

Mazedoniarrak herri eslaviarra dira, beren hizkuntza bulgarieratik oso hurbil dago.